'Izan ala ez izen?' liburua aurkeztuko du Eneko Bidegainek
SEGURA // Gaurko Segura Irratiko Bixi Bixi saioan (12:05) Eneko Bidegainek Izan ala ez izen? Euskal Herriaren irudikapena Euskal hedabideetan liburua aurkeztuko du. Ahotsak.eus guneko Aintzane Agirrebeñak hitanoa bultzatzeko Azkoitian bihar aurkeztuko den bideoa eta Oñatiko aplikazioa aurkeztuko ditu. Euskararen eguna ere izango dute hizpide, eta Gabino Muruak euskaraz egoki aritzeko aholkua emango du.













