Movember

Igerian Movember mugimenduaren alde

Berrogei lagun inguruk 100 metroko igeriketa erreleboak egin dituzte Lazkaoko igerilekuan.

Lazkaoko igerilekuan atzo iluntzean ateratako argazkia.Hitza

Bukatzear da Movember Goierrik prostatako eta barrabiletako minbizia nahiz osasun mentalari lotutako gaiak ikusarazteko antolatutako kanpaina.

Atzo arratsaldean, Lazkaoko Triantzar eta Aingira Igeriketa taldeen babesarekin, berrogei lagun inguruk 100 metroko igeriketa erreleboak egin zituzten Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Kiroldegiko igerilekuan.

Larunbatean egingo dute azaroko ekimen sortari bukaera emango dion azken ekitaldia, Movember Zegamako kideekin kanpaina amaierako argazkia aterata. 11:00eta izango da.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa