Lazkaon 'Goazen 8.0' ikuskizunerako sarrerak bihar salgai
LAZKAO // Euskal Telebistako Go!azen gazte telesaileko aktoreek Goazen 8.0 ikuskizuna egingo dute Lazkaon, abenduaren 29an, 17:00etan hasita, Areria aretoan. Musika, antzerki eta dantza emankizuna izango da, telesailaren 8. denboraldian oinarrituta. Sarrerak bihar salduko ditu udalak, lazkao.eus webguneko atal bereizian. 12:00etan zabalduko dute erosteko aukera.













