Mintzodromo arrakastatsua Euskadi plazan
Ostiral arratsaldean Mintzodromoa egin zuten Zumarragako Euskadi plazako arkupean. Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatutako ekitaldi horretan bi herrietako 40 bizilagun inguruk parte hartu zuten. Antolatzaileak oso gustura azaldu ziren herritarren erantzunarekin.













