'Luze edo motz' bihar, Euskararen Eguneko ekitaldiak bukatzeko
OLABERRIA // Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira Olaberrian prestatutako bi ekitaldietatik bigarrena bihar izango da. Luze edo motz umorezko antzerki-bakarrizketa feminista egingo dute Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai aktoreek, generoa ardatz hartuta. Ihurre Zaharra kultur etxean da emanaldia, bihar 19:00etan.












