Moskorrak mus txapelketa atzeratu egin dute Lazkaon
LAZKAO // Abenduaren 18an zen jokatzekoa Lazkaon urteroko Moskorrak mus txapelketa. Irailetik prestatzen aritu dira antolatzaileak, baina Covid izurritearen egoera gordindu dela eta, atzeratzea erabaki zuten lehengo astean. Hala, ez da larunbat honetan izango lehiaketa jendetsua. Egiteko asmoa badutela argitu dute, 2022ko lehen hiruhilekoan ahal bada. Laguntza eman dietenak eskertu dituzte.













