Bizitzaren manifestazioan parte hartzeko deia egin dute
Larunbaterako manifestazio deialdia egin du Bizitza plataformak. Koronabirusaren pandemia eteteko aitzakian «gure giza eskubide unibertsalak urratu dituzte», eta larunbateko manifestazioarekin aldarrikatu nahi dute, «oinarrizko eskubide horiek gizakienak direla, eta ezin dela atzerapausorik onartu».
Plataformak publiko egin duen manifestuak dio, «eskubide horiek pribilegio bihurtzen saiatzen ari» direla eta «xantaia egiten digute, inokulatzan ez bagara, eguneroko jarduerak eta bizitza egiten ez uzteko».
Bizitza plataformak argi du, «gezurretan ari zaizkigu». «Bigarren dosiarekin dena normaltasunera itzuliko zela esan ziguten, eta ez dute bete». Covid pasaportea ere kritikatu dute.
Bizitza Plataformako Goierriko Taldeak, manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Donostiako Boulevard-etik 17:00etan abiatuko dira.













