Urdalurgo pista itxita egongo da hilaren 24ra arte
SEGURA // Gipuzkoako eta Arabako Partxuergoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Urdalurgo pista itxita egongo da aste eta erdiz, konponketa lanak direla eta, Partzuergoko sarreratik Juan de Martiaineraino. Herenegun itxi zuten eta abenduaren 24ra arte egongo da itxita. Apota eta inguruetara joan nahi dutenek, Aldaola-Aratzetik barrena, Larrebildik bueltan joan beharko dira.













