Ispirit-en gospel kontzerturako sarrerak salgai
IDIAZABAL // Igandean, hilaren 26an, Ispirit taldeak A sweet inspiration gospel kontzertua emango du Idiazabalgo elizan, 19:00etan. Sarrerak salgai daude dagoeneko eta liburutegian eskuratu daitezke, 7 euroan. COVID ziurtagiria erakustea ezinbestekoa izango da kontzertura sartu ahal izateko. Ainhoa Egiguren, Lidia Insausti eta Lide Hernando abeslariek eta Iñaki Miguel pianojoleak osatzen dute Ispirit.












