Gabonetako ospakizunez ariko dira gaurko Bixi Bixin
SEGURA // Segura Irratiko gaurko Bixi Bixi saioan (12:05) Gabon jaiak izango dituzte hizpide. Munduan zehar Eguberriak nola ospatzen dituzten aipatuko dute. Japoniatik Hiromi Joshida, Greziatik Nektaria Konstantellou eta Argentinatik Marzela Inda izango dira haien ohituren berri ematen. Leitzako Orantzaroaz ariko da Unai Zabaleta, eta Segurako ospakizunak ere aipatuko dituzte.













