Asfaltatze lanengatik Ordizia kalea itxiko dute 12:00ak arte
ORDIZIA // Asfaltatze lanek aurrera jarraitzen dute Ordizian. Gaur, 09:00etatik 12:00etara Ordizia kalea itxiko dute lanak burutu ahal izateko. Autobus zerbitzuari ere eragingo diote obrek. Ordutegi horretan, Beasaingo norabidean, Otegienean eta Urdaneta 78an geratuko da autobusa.













