Goiz Deia txistularien kontzertua eta kalejira Gabonetan
KULTURA // Goiz Deia Txistulari bandaren musika ezinbestekoa izaten da Legazpiko Gabon jaietan, eta aurten ere hala izango da. Bihar, abenduak 24, kontzertua emango dute txistulariek 13:00etan Kale Nagusian, eta larunbatean, Eguberri egunean, berriz, kalejira egingo dute 10:00etan hasita, herriko erdigunean.












