Lazkao Kirol Elkarteak Eguberrietako Saria egingo du egunotan
Lazkao Kirol Elkarteak II. Eguberri Futbol Saria antolatu du datozen egunetarako. Sei taldek parte hartuko dute txapelketaren bigarren edizioan: Lazkaoko futbolariez gain, Elgoibar, Ostadar, Altsasu, Orioko eta Añorga taldeetakoak ere ariko dira, kadete eta infantil mailetan.
Partida laburrak jokatuko dituzte, 45 minutukoak, kanporaketa formatuan. Bihar, kadeteen mailako saria jokatuko dute. 16:00etan hasita, Elgoibar eta Ostadar taldeak ariko dira aurrez aurre, eta 17:00etan, Lazkao eta Altsasu. 18:00etan 3-4. postuetako partida jokatuko dute, eta 19:00etan finala.
Bihar, jubenilen txanda izango da. Orioko-Añorga (16:00) eta Lazkao-Altsasu (17:00) ariko dira aurrez aurre. Segidan 3 eta 4. postuak erabakiko dituzte, eta 19:00etan izango da finala.













