Goierri Gorriren loteria saria Laboral Kutxan jaso behar da
GOIERRI // Goierri Gorriren zuzendaritzak jakinarazi duenez, Gabonetako loterian tokatutako dirua Laboral Kutxaren bidez kobratu ahal izango dute zortedunek urtarrileko lehen astetik aurrera, Goierriko edozein egoitzetara joanda. Zuzendaritzak nabarmendu du haiek dirurik ez dutela jaso, eta haiengana ez jotzeko sari kobratzera. Dirua noiz jaso daitekeen jakin bezain pronto jakinaraziko dute.













