Presoen aldeko brindisak, urteko azken ostiralean
Presoak oroitzeko eta etxera ekartzeko eskatzeko elkarretaratzeak antolatu dituzte. Urtezahar egunak hilabeteko azken ostiralarekin bat egingo du aurten
Etxeratek eta Sarek presoen aldeko brindisak antolatu dituzte Goierriko hainbat herritan. «Egun hauetan etxean egongo ez diren presoak gogoratu eta gurekin nahi ditugula aldarrikatu» nahi dute.
2022an espetxe politikan «hain beharrezkoak» diren aldaketak espero dituzte. «Bizikidetza ezinezkoa delako euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen-legediak eragindako eskubide urraketa desagertzen ez bada», azaldu dute.












