Landarbasoren 'Zirku musikala' otsailera atzeratua
ATAUN // Ataunen igande arratsaldean egitekoak ziren Zirku musikala ikuskizuna atzeratu egin dute, COVID-19aren pandemiaren egoeragatik. Otsailaren 20a jarri dute data berritzat, igandea hori ere. Errenteriako (Gipuzkoa) Landarbaso abesbatzak sei urtetik gorako haurrentzat eta gaztetxoentzat sortutako ikuskizun interaktiboa da, musika oinarri duen ipuin kontaketa didaktikoa.













