Idiazabalen ez dituzte San Blas jaiak ospatuko

Hala erabaki du Festa Batzordeak, atzo arratsaldean egindako bileraren ondoren. Osasun egoera dela eta, ez dela festak "denok gozatzeko moduan" egiteko baldintzarik ematen azaldu dute.

Bigarren urtez segidan, San Blas jairik ez da izango Idiazabalen. Hala erabaki du Festa Batzordeak, atzo arratsaldean egindako bileran. Osasun egoera dela eta, “guztiok gozatzeko moduko Sanblasak antolatu eta ospatzeko” baldintzarik ez dela betetzen azaldu dute. Hala, aurtengo jaiak ere bertan behera uztea erabaki dute.

Hala ere, jaien antolakuntzan parte hartzen duten eragileek, “festa giroko asteburu bat antolatzeko borondatea” agertu dute, egoerak ahalbidetzen duenean, behintzat.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa