Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Leizeetako labar artea parametro espazialekin ikertuko dute JMB Bekan

Ataun
Kultura

Iñaki Intxaurbe bilbotarrak irabazi du Barandiaran Fundazioaren 2022ko ikerkuntza beka. Zuberoako Etxeberri kobaren 3D eredua egingo du, eta dauden beste birekin ikergai arlo bat zabalduko du

2022/01/12
Aimar Maiz

Barandiran Fundazioak astelehenean jakinarazi zuen Joxe Migel Barandiaran etnologo ataundarraren izeneko 2022ko ikerketa-bekaren ebazpena. Iñaki Intxaurbe Alberdi geologoak (Bilbo, 1992) aurkeztutako Ilunpeetako sekretuak argiztatzen proiektuari eman diote 10.000 euroko diru hornidura duen saria. Aurtengo deialdian arkeologiari eskaini diote beka etnologiarekin txandakatzen dute.

Labar artea deritzon giza espresio eta jarduketak dauden euskal kobetako ikerketa beste esparru batera zabalduko du Intxaurbek. Hain justu, labar-artearen parametro espazialak ikertzea da asmoa, leizeen ikusgarritasuna, edukiera, eta batez ere irisgarritasuna aztertzeko.

3D ereduak erabiliz

«Teknika berritzaile hauen bidez, publiko orokorrarentzako zein beste ikertzaileei zuzenduriko dokumentazioa sortzea dugu helburu: erreplika digitalak, datu baseak…», azaldu du Barandiaran Fundazioak. «Laburbilduz, koba hauen sekretuak argitara ateratzea».

Hiru dimentsioko irudigintza-teknika erabiliko dute koben espazialtasuna lantzeko. Dagoeneko 3D ereduak eginak dituzten Santimamiñe (Bizkaia) eta Altxerri (Gipuzkoa) leizeez gain, Intxaurberen lantaldeak eraikiko du Etxeberri kobako (Gamere-Zihiga, Zuberoa) 3D modeloa. Diego Garate, Martin Arriolabengoa, Olivia Rivero eta Maria Angeles Medina doktoreak izango ditu laguntzaile ikerketan Intxaurbe bekadunak; EHUn Geologiako Departamentuan doktoretza aurreko ikerketak egiten ari da bera.

Euskal Herriko Paleolito garaiko labar artea zuten zenbait kobazulo ikertu zituen Barandiaran ataundarrak berak, besteak besten Santimamiñe, Altxerri eta Etxeberri, Euskal Herrian aldenik alde kokatuta.

«Oro har, 14.000 urte inguru duten artelan hauek ezkutatzen duten zenbait misteriori erantzuna eman nahi diegu, puntako teknologia erabiliz», aurreratu du ikerketa-asmoa Intxaurbek. 3D teknologiaz gain, Geografia Informazio Sistemak ere erabiliko dituzte.

Labar artearen ezkutukoa

Galdera ugariri aurkitu nahi die erantzuna: «Zertarako egin zituzten artelanak iristeko hain zailak diren tokietan? Nola gainditu zituzten kobazulo hauetako zailtasunak eta arriskuak? Zer nolatako teknologia erabili zuten? Zein zen artelan hauen egileen edota balirazko ikusleen profila?». Detektibe ikerketa, 14.000 urte atzera jota.

Santimamiñe, Altxerri eta Etxeberri kobak aukeratzeak ere badu arrazoia: iristeko oso zailak diren tokietan dago labar artea. «Horrez gain, hiru kobazuloak garai beretsuan apaindu zituzten, Madeleine aldian, duela 14.000 eta 11.700 urte artean. Ezaugarri horrek beraien arteko alderaketa egitea ahalbidetuko luke, beraiek egin zituzten gizarteak elkarren artetik gertuago egongo bailirateke, glaziar aurretiko gehienekin alderatuko bagenitu», dio Intxaurbek.

Barandiaran Beka irabazi izana ikertzaile ibilbidean «mugarri bat» dela aitortu du. Lehen aldiz aurkeztu du proiektu bat laguntza beka batera. Barandiaranen izenekoa irabaztea, «benetako ohorea» dela gehitu du.

Bekarekin ondutako ikerketen emaitzak Barandiaran Bilduman argitaratu ohi ditu fundazioak. 2019ko beka-deialdian landutako gaiak azaroan ikusi zuen argia, bildumako 22. liburuki bezala: Rituales festivos transfronterizos en el Pirineo Occidental. Jose Antonio Perales Diazek etnologia arloan eginiko ikerketa lana da. Bildumako 21.a ere iaz argitaratu zuten.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut