Legazpiko eta Oñatiko txistularien kontzertua, 22an
LEGAZPI // Madrileko Euskal Etxeak antolatuta, Legazpiko Goiz Deia eta Oñatiko Aita Madina txistulari taldeek kontzertu berezia egingo dute, hilaren 22an. San Inazio elizan izango da, 19:00etan. San Sebastian eta San Inazio martxak, Kontrapasa, Deika, Gernikako Arbola edota Agur Jaunak abestiak joko dituzte elkartekin.













