Ataungo marrazki jardunaldiko lanak Troskaetan ikusgai
ATAUN // Marrazkitaun izeneko lehenengo topaketako marrazkien eta margolanen erakusketa jarri dute, Ataunen. Troskaeta tabernan (San Martin auzoa) egongo dira lanak erakusketan. Atzo jarri zuten, eta urtarrilaren 31ra arte ikusi ahalko dira. Euskal Herriko akuarelisten 73. Sketchcrawl edo kaleko margolan topaketan, urriaren 23an Ataunen egindako lanak dira. Bertan bizi den Sergio de la Fuentek antolatu zuen.













