Bernoako galtzadan hasi du urtea Ameztik
ZEGAMA // Amezti Mendi Elkarteko kideek 2022ko mendi irteeren egutegiari ekin diote. Igandean egin zuten urteko lehenengo irteera, Bernoako galtzadaren inguruan. Urdiaindik abiatuta, Intsasburuko gaina igo zuen mendizale taldeak, eta Bernoako galtzadan barrena, Ataungo Kaxetan amaitu zuten ibilaldia.













