Pentsiodunek nekaezin jarraitzen dute
Lau urte bete dira jada, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua, «pentsio publiko duinen alde» mobilizazioak egiten hasi zela. Urteurrenagatik eta, «pentsiodunek bizitza duin bat izateko, Gobernuei egindako eskaerak bete ez direnez», manifestazioak egin ziren asteburuan, hiriburuetan. Goierriko Pentsiodunek bat ein zuten deialdiarekin, eta Donostian izan ziren.













