'La novia cadaver' emango dute bihar gaztelekuan
ZEGAMA // Gabonetako oporretan gaztelekuko ekintzek ez dute etenik izan. Bingoa, txurroak, escape rooma… izan dute. Bihar zinema eskaintza izango dute Belegazte gaztelekuko gazteek. La novia cadaver animaziozko filma emango dute 17:30ean, gaztelekuan bertan. Pasa den asteburuan orain arte egindakoa baloratu eta aurrera begira egin daitekeenaren inguruan hausnartu zuten.













