Maitasunarekin filosofatuko dute Irizar tabernan
BEASAIN // Maitasun istorio perfektua: zenbat €€€? izenpean maitasunaren inguruan hausnartuko dute bihar, Irizar tabernan. 18:30ean elkartuko dira. potefilosofikoak@gmail.com helbidera idatzi behar dute parte hartu nahi dutenek. Lorea Agirre Dorronsoro kazetariak eta antropologoak egingo ditu gidari lanak.













