Sukaldaritza eta gozogintza tailerra larunbatean Zegaman
ZEGAMA // Bele Gazte gaztelekuan urtarriletik apirilera egingo dituzten ekintzak zehaztu dituzte antolatzaileek. Futbola, bideojokoak, salting edota zinema saioak izango dituzte gazteek datozen hilabeteetan. Datorren larunbatean, urtarrilaren 29an, sukaldaritza eta gozogintza saioa izango dute erabiltzaileek. Otsailaren 2an, aldiz, emozioak lantzeko jolasak egingo dituzte. Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara egoten da irekita gaztelekua, eta larunbatetan 16:30etik 20:30era.












