Iruñeako Laba gunea izango dute hizpide gaurko Bixi Bixin
SEGURA // Gaurko Segura Irratiko Bixi Bixi saioan Iruñeko Laba guneaz ariko dira, Izaskun Barber bidelagun izanda. Izaskun Gastonekin goitizenen inguruan hitz egingo dute, Euskal Herri osoko hainbat lagunen pasarteaz entzunez. Udako Euskal Unibertsitateak udaberrirako aurkeztu duen programaren eta UEU-ren 50. urteurreneko ospakizunen berri emango du Idoia Torregaraik.













