Hiribarrengo aparkaleku berria erabilgarri dago
LAZKAO // Hiribarren industrialdean autoentzat aparkaleku berria eraiki du Lazkaoko Udalak, Lazkaomendiko errotondaren barrenean. Guztira 23 toki dauzka. Lehengo astean bukatu zituzten lanak. Eremua asfaltatzeaz gain, led argien kale argiteria eta euri-uren sarea ere berritu dituzte. Lanen 101.042,24 eurokoa izan da, 2022ko inbertsio planean aurreikusitakoa.













