Kzguneko koordinatzailearekin hitzordua asteartean
ORMAIZTEGI // Daorren asteartean, otsailaren 15ean, Kzguneko koordinatzailea Ormaiztegiko liburutegian izango da, eta berarekin ikastaroa egiteko aukera izango dute erabiltzaileek. Koordinatzailearekin harremanetan jartzeko tutor.ormaiztegi@kzgunea.net helbidera idatzi behar da, edo 943 06 25 55 telefono zenbakira deitu. Tutoretza 18:15etik 20:00etara izango da.












