Neurri murriztaileak astelehenean leunduko dira
GOIERRI // Eusko Jaurlaritzak leundu egingo ditu COVID-19aren hedapenari eusteko neurri murriztaileak. Aldaketa ez da berehalakoa izango, ordea. Igandera arte eutsi egingo diete orain artekoei. Datuak hobera egin dute azken hilabetean etenik gabe. Gaintzan, esaterako, azken hamalau eguneten ez da kasurik atzeman eta intzidentzia tasa zeroraino jaitsi da. Goierriko gainerako herri gehienak gorrian daude. Eskualdeko intzidentzia metatua 1.747koa da.













