San Adriango sekretuak ezagutzeko txangoa
ZEGAMA // Anduetza parketxeak Leizarrateko (San Adrian) igarobidea ezagutzeko txango gidatua antolatu du. Igandean izango da, 10:00etan Aldaolako aparkalekutik irtenda. Igarobideko indusketa arkeologikoen 14. kanpaina burutu dute eta bertan jasotako materiala eta informazioa izango da txangoaren ardatza. 6 euroko prezioa du pertsonako. Aurrez izena eman behar da Anduetza parketxera idatzita edo deituta.













