22. Korrikako bigarren batzorde deialdiak datozen egunetarako
GOIERRI // 22. Korrika gero eta gertuago dago. Martxoaren 31n hasiko da Amurrion eta apirila-ren 10ean bukatuko da Donostian. Apirilaren 8an pasako da Goierritik. Datozen egunetan Goierriko lau herritan egingo dituzte Korrika antolatzeko bigarren batzordeak, bigarren txan-dako azkenak. Gaur Ezkion izango da, udaletxean. Bihar, berriz, Zegamako gimnasioan izango da, etzi Ormaiztegiko liburutegian, eta datorren astelehenean, Idiazabalgo udaletxean. 18:30ean izango dira denak.













