Ekitaldien egitaraua
MARTXOAK 10, BIHAR
19:00etan. Koldo Belasko hitzaldia Anduetza parketxean. ‘Erleek barroa eta liztorraren aurrean bizirauteko behar dutena’.
MARTXOAK 12, LARUNBATA
17:00etan. Jaume Cambraren hitzaldia Anduetzan, erlezaintza ekologikoari buruz.
MARTXOAK 13, IGANDEA
10:00etatik 14:00etara.Txistularien kalejira, artisau-azoka, landareen erakusketa, salmenta eta Jakoba Errekondoren kontsultategia. Gipuzkoako gozogileen produktu erakusketa. Goizean zehar ere kandela tailerra Anduetzan.
10:00etan eta 12:30ean. Bi saio. Rafa Gorrotxategik osagai modura eztia erabiliz egindako txokolatinen dastaketa eta txokolate tailerra.
10:30ean. Gipuzkoako XXII. Ezti Lehiaketa, pilotalekuan. Finalerako sailkapena.
13:00etan. Aitxuri Herri Eskolako ikasleen marrazki lehiaketako sari banaketa.
13:30ean. XXII. Gipuzkoako Ezti Lehiaketako sari banaketa.
13:45ean. Gozokien doako banaketa pilotalekuan.
18:00etan. Bertso jaialdia herri eskolako gimnasioan.












