92 txirrindulari ziklo kroseko teknifikazio jardunaldian
ORMAIZTEGI // Goierriko Txirrindularitza bultzatuz eta Ormaiztegiko Txirrindularien Lagunak elkarteek antolatuta, ziklo kroseko teknifikazioa egin zuten larunbatean Gizarte Etxeko zelaian, 8 urtetik gorako haurrentzat. 92 txirrindulari elkartu dira. Benjamin kategorian 11 txirrindulari izan dira, kimuenean 27, haurrenean 37 eta federatu gabekoen artean 17.












