'Abiatu' txartela Olaberrian egin ahalko da bihar
OLABERRIA // Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Bidegiren autobide ordainketarako Abiatu sistema tramitatzeko aukera Olaberrian izango da, bihar. Bulegoa jarriko dute, udaletxean, 09:30-13:30 eta 16:00-20:00 ordutegiarekin. Ostiralean Beasaingo udaletxean (baita martxoaren 31n ere), astelehenean Urretxuko udaletxean eta asteartean Zaldibiako kultur etxean jarriko dute zerbitzu hori.













