'Lehendakari gaia' antzerkia Lazkaon egingo dute gaur
LAZKAO // Txalo konpainiak Lehendakari gaia antzezlana ekarriko du, gaur, Lazkaora. Areria antzokian izango da, 19:00etan. Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek gorpuztuko dituzte lehendakari inbestidurarako azken uneko ezustekoak, umorez. Ramon Madaulak idatzia, Begoña Bilbao da zuzendari. Sarrera gutxi batzuk geratzen dira salgai (5 euroan), lazkao.eus webgunean.













