Zuhaitz eguna antolatu du Mankomunitateak
GOIERRI // Zuhaitz eguna antolatu du Enirio-Aralar Mankomunitateak, apirilaren 3rako. Zuhaitz landaketak auzolanean egingo dituzte. Irazustako lepoan itxitura ipini dute, urmael bat babesteko eta pagoak eta lizarrak landatuko dituzte. Parte hartzeko izena eman behar da, enirioaralar@ordizia.eus epostara idatzita. Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua, Irazustako lepoan. Bertara joateko, Ataungo San Martin auzoan elkartuko dira 09:00etan, autoak partekatu ahal izateko.













