Hasi da Toberaren musika hamabostaldia
Tobera Musika Eskolak antolatutako Musika Hamabostaldia hasi da. Igandean Belack, Hizpide eta Musika Elkarrekin taldeen kontzertua izan zen, eta atzo gitarra ikasleen entzunaldia. Gaur, berriz, piano, txistu, danbolin eta zeharkako txirula emanaldia egingo dute ikasleek Segurako plazan, 17:30ean. Irudian, Hizpide taldeak eskainitako kontzertua igandean.













