Kolore-truk merkatu txikia egingo dute Zuhaiztian, etzi
ORDIZIA // Kolore-truk merkatu txikia egingo dute bihar, larunbata, Ordiziako Udalak antolatuta. Merkatu txiki honetan, egoera onean dauden baina erabilpenik ematen ez zaien gauzak trukatzeko aukera egongo da. Trukerako espazio bat izango da. Jantziak, etxea apaintzeko artikuluak, sukaldeko ontziteria, liburuak,… Hitzordua Zuhaiztian izango da, 16:00etatik aurrera.













