'Drive my car' pelikula, ostiralean Zelai Ariztin
ZUMARRAGA // ButaK 21 zineklubak Drive my car pelikula emango du ostiralean, 21:15ean, Zelai Arizti aretoan. Pelikula honek ingelesezkoa ez den film onenari dagokion Oscar saria jaso du. Krisian dagoen antzerki aktore eta zuzendari bat eta bere txoferra dira protagonistak. Bakardadeari, maite ditugunak galtzeko beldurrari, hutsuneari, minari, ahazteko ezintasunari… buruz mintzatuko dira.













