Liburu baby klub egingo dute aurrez aurre, bihar
ORDIZIA // Bihar, osteguna, Liburu Baby Klub ekimena aurrez aurre egingo dute, Udal liburutegian. Hitzordua, 10:30ean izango da. Sarrera librea da, jarleku guztiak bete arte ateak zabalik egongo dira. Ekimen hau 0 eta 3 urte bitarteko haur txikiei zuzendutako ekintza da.













