Irakurle Gazteak taldearen solasaldia, asteazkenean
ORMAIZTEGI // Ormaiztegiko Irakurle Gazteak taldeak datorren asteazkenean egingo du hurrengo solasaldia, hilaren 13an. Alaine Agirreren Oier liburua izango dute hizpide egilearekin berarekin, Udal Liburutegian, 18:00etan. Parte hartu nahi duenak liburutegian eskuratu dezake liburua, eta informazio gehiagorako kultura sailarekin harremanetan jarri.













