Biziola Lazkaon, Ataunen eta Gaintzan aurkeztuko dute
GOIERRI // Biziola proiektua Lazkaon aurkeztuko dute gaur. Saioa Gerrikon izango da, 18:30ean. Goierriko ekonomia sozial eraldatzailean oinarritutako egitasmoa abiatzeko dirua emateko eta bazkide egiteko aukera ere izango dute herritarrek. Maiatzaren 14a baino lehen bostehun bazkide lortu nahi dituzte. Etzi Gaintzan egingo dute saioa, udaletxean, 19:00etan. Ataungo San Martinen ere ostegunean elkartuko dira. Udaletxean, 18:30ean. San Gregorion ostiralean egingo dute aurkezpena, elkargunean, 18:30ean.













