Itzulpengintzaz ariko dira gaur Bixi Bixin, Irene Aldasororekin
SEGURA // Gaurko Segura Irratiko Bixi Bixi saioan itzulpengintza izango dute hizpide, Irene Aldasoro Idiazabalgo itzultzailearekin. Izaskun Gastonek hilabetean behin aurkezten duen tartea eskainiko du Ahotsa.eus gunetik. Kirolaren inguruan ariko da. UEUk Bekaduna websaila estreinatu berri du eta Idoia Torregarai Martija komunikazio arduraduna ere izango da saioan websailaren nondik norakoak azaltzen.













