Igartzako zubia ballet barra bilakatuko da gaur arratsaldean
KULTURA // Beasaingo Ballet taldeak ikasturtean zehar Urbietako egoitzan landutako koreografiak jendaurrera eramango ditu. Toki berezian, gainera. Igartzako zubian egingo dute dantza. Gaur izango da erakustaldia, 18:00etan. Antolatzaileek herritar guztiei ikustera hurbiltzeko deia egin diete.













