1.000 euroko eta 500 euroko bonuen Bi-tarteanen zozketa
URRETXU // Urretxuko eta Zumarragako Bi-Tartean merkatari elkarteak 1.000 euroko eta 5000 euroko erosketa bonu bana zozkatu behar du. 1.000 eurokoa Urretxu-Zumarraga txartelarekin 20 eurotik gorako erosketak egiten dituztenen artean zozkatuko du. 500 euroko erosketa bonua, berriz, Urretxu-Zumarraga txartela eskatzen dutenen artean zozkatuko du. Kanpaina hilaren 31n amaituko da.













