Loinazko musikariek ikasitakoa herriari erakutsiko diote
KULTURA // Loinatz Musika Eskolako Musika Tailerreko eta Hastapeneko ikasleek kontzertua eskainiko dute bihar, 17:30ean, San Martin plazapean. Sarrera librea izango da. Bestalde, musika eskolan 2022/2023 ikasturtean izena emateko matrikulazio epea ostiralean amaituko da. 09:00etatik 14:00etara egin behar dira tramiteak. Plaza mugatuak dira eta izen-emate ordena errespetatuko da.













