Zumarragan Natura eta Ingurumen Zinemako emanaldia
ZUMARRAGA // Aldundiaren Natura eta Ingurumen Zinemako bi emanaldi Zumarragan izango dira: gaur eta hilaren 18an, 19:00etan, Zelai Arizti aretoan. Gaur La vida secreta de los arboles emango dute eta 18an Panteras. Bigarren emanaldi horretan Ingurumen diputatuak, pelikularen zuzendariak eta alkateak parte hartuko dute. Sarrera doan da, baina gonbidapena eskuratu behar da.













