Irati Goikoetxea, gidari izatetik gonbidatu izatera
BEASAIN // Beasaingo Irakurle Taldeak Irati Goikoetxea herrikidearen eta taldeko dinamizatzailearen Herriak ez du barkatuko eleberria landuko du. Beasaingo Udalak hainbat ale eskuragarri jarri ditu liburutegian, opari. Saioa gaur izango da, 17:30ean, Igartzan. Taldeak parte hartzeko gonbita egin du.













