Toberan 2022/2023 ikasturtean izena emateko epea zabalik
ZEGAMA // Tobera Musika eta Dantza Eskolan 2022/2023 ikasturtean izena emateko epea zabalik dago, hilaren 22ra arte. 4 urtetik gorako ume, gazte zein helduei zuzenduta dago. Musika hizkuntza eta euskal dantza ikasketak eskaintzen dira, eta baita instrumentuak ere: bateria, perkusioa, panderoa, trikitia, txistua eta danbolina, pianoa, gitarra klasikoa eta elektrikoa, baxu elektrikoa eta zeharkako txirula.












