21. Zegama-Aizkorriren azken txanpa
Bi urteren ondoren, maiatzaren 29an formatu tradizionalean eta ohiko egunean egingo da 21. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia. Atzo aurkeztu zituzten xehetasunak Diputazioan, Donostian, Joseba Izagirre Zegamako alkateak, Maialen Arizkorreta Zegama-Aizkorriko komunikazioa zuzendariak, Harkaitz Millan Kultura eta Kirol diputatuak eta Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko diputatuak. Egunean bertan, hilaren 29an, 11. Zegama Aizkorri Junior Trail ere jokatuko da, eta maiatzaren 27an, aldiz, Kilometro Bertikalaren 8. edizioa. Izagirre alkateak Zegama-Aizkorri mendi maratoia posible egiteko boluntarioen lana azpimarratu du: «500 bat lagunek osatzen dute Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiko puzzlea».













